Featured image

Ikasi produktuak eta zerbitzuak saltzeko web-orriak idazten, copywriting-eko teknikekin (Online)

Kontuan izanik produktuak eta zerbitzuak saltzeko web-orriak salmenta-inbutu baten azken maila direla, ikasi orri horiek estrategikoki idazten, bisitak bezero bihur daitezen.

Salmentako web-orri onen arrakastaren gakoa haien helburua ondo zehaztua izatea da, eta, horretarako, bezeroak zer behar duen ikertu behar da aldez aurretik, eta, halaber, gure produktu edo zerbitzuak nola edo zertan laguntzen dion.

Publizista edo kreatiboa izan beharra dago salmentako web-orri on bat egiteko? Ez. Entzuten jakin behar da, enpatikoa, umila eta zintzoa izan, eta apaltasunean oinarrituta lan egin, ez garenaren itxurak egin gabe.

Tailer honetan, non ariketa praktikoak ere egingo baitira, produktuak eta zerbitzuak saltzeko web-orri bat hutsetik sortzen ikasiko duzu, orri hori idazteak ez diezazun buruhausterik ekar eta bai ondo bideratutako kanpaina baten arrakasta.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.

Egitaraua

  • Zer den salmentako web-orri bat, eta noiz idatzi behar den.
  • Ondo zehaztea salmentako web-orriaren helburua.
  • Nola sartu behar den salmentako web-orria salmenta-inbutuan.
  • Nola definitzen den bezero ideala eta nola idazten den harentzat.
  • Salmentako web-orriaren garapena.
  • Microcopywriting-a eta salmentako web-orria.
  • Eta idatzi ondoren, zer gertatzen da?

Nori zuzendua

Salmentako web-orriak egiteko copywriting-aren hastapenak ikasi nahi dituzten negozio txikien jabeak, saltzaileak eta marketineko eta komunikazioko alorren arduradunak.

Aurreko edizioak »»