Featured image

Google Tag Manager: neurtu zure webgunea garatzailearen menpe egon gabe - eguneratua (Euskaraz)

Ikastaro honetan Google Analytics, Iragarki pixelak (Facebook, Google Ads, Twitter, …) eta bestelako marketing tresnak (Hotjar, ...) Google Tag Manager bidez inplementatzen ikasiko duzu. Modu honetan marketing estrategiaren jarraipenaren gainean kontrol haundiagoa izango duzu ezagutza tekniko haundia behar izan gabe.

Ikastaroaren helburua Neurketa Plan bat inplementatzea edota jadanik konfiguratuta dagoen inplementazio baten mantenketa eta eguneraketa egitea izango da.

 

Nori zuzendua:

  • Marketing eta Publizitate profesionalei
  • Bestelako profil digitala dutenei eta beren eguneroko dinamikan ezagutzak areagotu nahi dituztenei (SEO, SEM, Data analyst, …)
  • Online presentzia duten negozio jabe eta arduradunei beren estrategia digitalaren emaitzak hobetzeko tresnak izan ditzaten
  • Webmaster eta webgune arduradunei

 

Programa:

  • Kontextua, abantailak eta desabantailak
  • Lehen pausoak:
    • Alta Google Tag Manager-en eta kontenedore inplementazio 
    • Google Tag Manager hierarkia
    • Erabiltzaileak, baimenak eta lan espazioak
  • Konfigurazioa:
    • Kontuak eta Kontenedoreak
    • Etiketak 
    • Aktibadoreak
    • Bariableak 
  • Operatiba:
    • Lan esparrua, bertsioak eta administradorea  
    • Publikazioa eta aurretiko bista
  • Kasu praktikoak: 
    • Google Analytics-en oinarritutako Neurketa Plan baten inplementazioa
    • Dagoeneko martxan dagoen kontenedore baten mantenimendu eta eskalabilitatea kudeatu

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Eskolak, gehienez, 15 lagunekoak izango dira.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak..
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.