Featured image

Google Search Console (eguneratua): zure webgunearen kalitatea hobetzen

Google Search Console, lehengo Google Webmaster Toolsen bilakaera berritua, oinarrizko tresna da online proiektu bat duen ororentzat. Gure webgunearen egoeraren gaineko erabateko kontrola izateko aukera ematen digu, adibidez: 404 erroreak, beste webgune batzuetako estekak, indexazio arazoak detektatzea.

Azken batean, gure webgunea zaindu eta optimizatzeko jakin behar dugun informazio guztia emateko gai den suitea da.

Helburuak

  • Gure webgunean akatsak hantzematea.
  • Erabiltzaileek nola aurkitzen gaituzten jakitea.
  • Gure kanpo-loturak aztertzea.
  • Googleren aurkibideko orriak gehitzea eta ezabatzea.

Norentzat:

Beren online proiektuak aztertu nahi dituzten enpresa handi eta txikietako marketin-arduradunak eta/edo webgune bat kudeatzen duten eta tresna hori ezagutzeko eta webgune baten kalitatea hobetzeko interesa duten edozein sektoretako profesionalak.

 

Programa

  • Nola sortu eta konfiguratu Search Console kontua
  • Zertarako balio du Search Consolek?
  • Bilaketa-trafikoaren analisia: errendimendua
  • Gure webgunera apuntatzen duten kanpoko estekak
  • Eskuzko ekintzak hautematea
  • Estaldura eta indexazio akatsak
  • Metadatuak
  • Erabilgarritasuna gailu mugikorretatik
  • Metrika nagusiak
  • URLak kentzea
  • Google Search Insights
  • Beste baliabide batzuk

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Eskolak, gehienez, 12 lagunekoak izango dira.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak..
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»