Featured image

FPGA etorkizuneko txipei buruzko hastapenak

FPGA (Field Programmable Gate Array) 1985ean asmatutako zirkuitu integratu edo txip mota bat da. FPGA sortu zutenek Xilinx enpresa eratu zuten, FPGAk fabrikatu eta merkaturatzeko. Txip horiek aplikazio ugaritan erabiltzen dira gaur egun: monitore eta osziloskopioetan, bideokamerei konektatutako adimen artifizialean, hodeian dauden sare-ekipoetan eta baita Marten zehar dabilen Perseverance roverrean ere.

Txip horien gaitasun teknologikoak CPUak iritsi ezin diren lekuetara iristen dira, baina oraindik ez dira aplikatzen ari eremu posible guztietan, non erabateko aldaketa eragin dezaketen. AMD enpresak Xilinx erosi zuen iaz 35.000 milioi dolarren truke, eta industria osoak ulertu du AMDk teknologia honek dakartzan aukeren aldeko apustua egin duela, erosketa horren bidez. Xilinxen egungo leloa honako hau da: “data center first”, eta hodei bidezko konputazioaren aldeko apustua egiten dute, uste baitute sektore horretan izango duela haien merkatuak hazkunderik handiena.

FPGA honako hau da: aginduak exekutatzen dituen prozesadore baten antza baino, zirkuitu baten antza duen konputazio gailu programagarri bat, zeinak CPUan oinarritutako sistema batekin ezinezkoak izango liratekeen paralelismo bolumenak ahalbidetzen dituen, kore kopurua edozein izanik ere. FPGA txipentzat garatzea CPUentzat garatzea baino konplexuagoa da, baina oraindik garatu gabe dauden aplikazio ugari dago, zeinek nabarmen gaindituko duten CPUetan oinarritutako edozein irtenbide, eta merkatuan lehiatzeko abantaila handia izango duten.

Errendimendu handiko softwarearen eta hardware diseinuaren enpresek eta profesionalek ezagutu beharko lituzkete FPGAk aplikatzeak dituen aukerak, abantailak eta zailtasunak, horrela, datozen hamarkadetako merkatua ulertzeko eta horien erabilera baloratzeko, merkatuan liderrak izango diren produktuak sortu nahi badituzte.
 

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

 

Programa

  • FPGAen hastapenak
  • Hardware propietateak
  • Programazio metodologia
  • Aplikazio tradizionalak
  • Aplikazio berriak
  • Proiektu praktikoetan FPGAk erabiltzen hastea

 

Nori zuzenduta dago

  • Softwarea garatzen duten eta errendimendu handiko beharrak dituzten enpresak
  • Hardwarea garatzen duten enpresak
  • Software garatzaileak
  • Hardware, PCB eta elektronika digitalen garatzaileak
  • Sareko hardware ingeniariak
  • Raspberry Pi, Arduino zaleak
  • Retro jokoen hardware emulazioaren zaleak

 

Hizlaria

Jon Beltran de Heredia. Software-garatzailea eta ekintzailea, bi hamarkadatik gorako esperientzia duena. Datuen analisian espezializatutako Katoid enpresaren sortzaileetako bat da. 2020an mundu mailako start-up lehiaketan aurkeztutako 50 enpresen artean hirugarren postua lortu zuen Katoidek, FPGA erabiliz datuak aztertzeko duen teknologiagatik. https://www.katoid.com/2021/04/20/katoid-selected-by-xilinx-as-one-of-the-top-3-startups-worldwide/

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»