Featured image

Esukal Encounter: Minecraft: Scratch 3.0rekin programatzen ikasteko plataforma

Nola programatzen den Scratch 3.0rekin Minecraft Java Edition ingurunean integratuta (sarrera), eta nola motiba daitezkeen Lehen Hezkuntzako ikasleak Minecraften jokatuz programatzen ikastera.

Minecraften inguruko gure proposamena ez da soilik Minecraften jokatzeko; aitzitik, Scratch 3.0 Minecraft Java editionen txertatzeko egin dugun integrazioari esker, Minecraft gazteek programatzen ikasteko plataforma bihurtzea proposatzen dugu.

Hitzaldian, Camp Teknologikoan garatu dugun proiektua azalduko dugu: Minecraft jokoaren barruan, Scratch 3.0 blokeen bidezko programazioa integratu dugu. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleekin udako kanpalekuetan izandako esperientzien berri ere emango dugu.

Ekitaldi hau 2021eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Euskal Encounterren hitzaldiak zuzenean Twitch eta Youtube kanaletatik emango dira.

Hizlaria

Luis Bravo de la Fuente EHUko ingeniaritza elektronikoko ikaslea da Leioan, eta Camp Teknologikoko begiralea da 2017tik. Ikasketekin bateratzen du STEAM lantegietan haur eta gazteak trebatzea zenbait plataforma erabiliz, hala nola Minecraft, Scratch, Arduino, Make Code, Micro:bit, Raspberry-pi eta ESP32.