Featured image

Diseinua, analisia, eta iruzur digitalen aurkako babesa (online)

Enpresei gehien eragiten dieten segurtasun informatikoko arazoetako baten kontzientzia sortzen lagunduko dizugu, Iruzur digitalen kontzientzia. Adibide eta kasu errealen bitartez, identitate faltsu bat identifikatzen ikasiko duzu, eta ezagutuko duzu zer taktika erabiltzen dituzten ziberkriminalek gu engainatzeko eta zer jarraibide garatu behar dituzun horiek ekiditen ikasteko.

Hitz batean, lau orduko ibilbide bat, ikuspegi praktiko batetik ezagutzeko zer iruzurren arriskupean dauden gure empresak beren egunerokoan eta zer neurri hartu behar dituzun iruzur horietatik babesteko.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Egitaraua

  • Iruzur digitalen adibideak
    Zer da iruzur digitala? Erasotzaileek metodo bat baino gehiago erabiltzen dituzte konfiantzako figura baten nortasuna faltsutzeko eta gu engainatzen eta guri informazio pertsonala lapurtzen saiatzeko. Metodo horiek errepasatuko ditugu eta identifikatzen ikasiko dugu.
  • Saihesteko taktikak
    Zoritxarrez, iruzur digitala ezkutatzeko eta indartzeko erasotzaileek erabili ditzaketen estrategia bat baino gehiago dago. Estrategia horiek identifikatzeak lagunduko digu iruzurrezko komunikazioen identifikazioa are gehiago indartzen.
  • Iruzur digitala saihesteko moduak
    Phishing mota guztiak ezagutzeaz gain, iruzur digital batean erortzea ekiditen ikasteko jarraibide batzuk daude; posta elektronikoen goiburuak ikusiko ditugu eta komunikazio elektronikoak maneiatzerakoan gomendagarri diren hainbat jokabide ikasiko ditugu.
  • Benetako kasuak
    Iruzur digitalen benetako kasuak errepasatuko ditugu, eta enpresa askoren eguneroko errealitatea ikusiko dugu.

 

banner