Featured image

Business Intelligence: aztertu, bisualizatu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz (Euskaraz)

Bussiness Intelligencek eskaintzen dituen onurak aprobetxatzea ezinbestekoa da edozein enpresarentzat. Asko dira datuak aztertu eta ikuskatzeko eskuragarri dauden tresnak merkatuan, baina azken urteotan bereziki Microsoft-en Power BI tresna dago lidergoan. Lidergo honen atzean dagoen arrazoi nagusia litzateke teknikoa ez den perfiletara zuzendutako tresna dela. Jada ez da beharrezkoa data baseetan aditua izatea edo programatzen jakitea.

Power BI datuen azterketa automatizatu, eraldatu, neurtu eta automatikoki eguneratzen dituen aplikazio sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan egon daiteke eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu  erabakiak modu azkarrago batean hartzeko. 

 

Helburua

Zure enpresako eta proiektuetako datuak aztertzea, arriskuak antzemateko txosten grafiko aurreratuak automatikoki egitea, datuak segmentatzea, aginte panelak modu erraz batean egitea, eta txostenak erakundeko gailuetan argitaratu eta partekatzea.
Tailerrean doakoa den Power BI Desktop eta Power BI Service  erabiliko dira. 
 

Nori zuzendua / Baldintzak

Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituzten edozein sektoretako profesionalak, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboren errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak. 
 

Programa

Power BI Desktop
  • Enpresa baten datuak eta prozesuak ulertzea
  • Datu iturri anitzekin konektatzeko aukerak
  • Datuak inportatu eta eraldatu Power Query-ren laguntzarekin.
  • Datu-modeloa sortu
  • DAX hizkuntzara sarrera.
  • Iragazkiak eta segmentuak
  • Datuak ikuskatzeko bisualizazio aukerak. 
  • Informe bat argitaratu
Power BI Service
  • Datu multzoak, txostenak eta panelak
  • Webean argitaratu
  • Eredu bat partekatu modu seguruan.