Featured image

Barnetegi Teknologikoa - Marketin Digital (HETEL)

Barnetegiak urrats bat harago joango dira: "learn by doing" metodologia aplikatuko dute, zeinaren bidez bertaratuek aukeratutako gaiari buruzko prestakuntza jasoko baitute. Ondoren, gaia taldean landuko da irakasle adituen aholkularitzarekin. Barnetegian egindako lana abiapuntu bat izango da parte-hartzaileek gero gaia beren erakundearen barruan bultzatu dezaten.

Sarrera

Gizartean informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerak aldaketa handiak ekarri ditu gure bizitzeko eta harremanak izateko modura. Horrek enpresei ere eragiten die; izan ere, negozio-eredu disruptibo berriak sortzen ari dira, eta egunetik egunera arriskuan ari dira jartzen ordura arte finkatuta zeuden enpresak. 

Aukerak eta mehatxuak abiadura handian ari dira elkarrekin nahasten, gure negozio-eredua teknologiaren arabera moldatzen ari garelako, eta nagusiki horrek aldaketa kulturalak eragiten dituelako. Eredu aldaketa horrek, era berean, komunikazio-prozesuak, jakintzaren, kontsumoaren eta ekoizpenaren transmisioa aldarazten ditu.

Espazio digitaletan oinarrituta dauden eta bezeroei zuzenduta edota harengan ardaztuta dauden negozio-eredu berriek apustu irmoagoa egiten dute enpresaren kulturaren aurrerapena ekonomia digitalean zentratzearen, datu kritikoak biltzearen, informazioa denbora errealean prozesatzearen, ereduak identifikatzearen eta haren arabera erantzutearen alde. 

 

Barnetegiaren helburuak

«Barnetegi» izendapena euskara ikastearekin dago lotuta. Barnetegietan, euskara ikasleek euskaraz bizitzeko diseinatutako ingurune batean ematen dituzte egun batzuk, azkarrago ikasteko helburuz. 
 
Gure bizitzako ordu asko ematen ditugu ezagutza berriak ikasten, baina gero eta denbora gutxiago dugunez ikaskuntzari eskaintzeko, ikaskuntza-modu azkarragoak bilatzen ditugu.  Barnetegi batean dena lortu nahi den efektua eragiteko dago pentsatuta. Gure arreta eta denbora ezagutzak azkar eta era atseginean eskuratzeko kontzentratzen ditugu, eta horretarako, eguneroko mundutik isolatzen gara helburu berberak dituzten beste pertsona batzuekin batera, helburu hori lortzera begira erabat diseinatuta dagoen esperientzia batean murgiltzeko. 
 
«Barnetegia» EZ da teknologiari buruzko ikastaro bat. Metodologia praktiko, dinamiko eta parte-hartzailean oinarritzen da, eta parte-hartzaileak enpresaren egunerokoan aplikatzeko moduko oinarrizko nozioak eta informazioa jasotzea du helburu.

•    Negozioetan eragina duten gaur egungo joera digitalak aztertzea
•    Ingurune digitaleko aukerak eta mehatxuak determinatzea.
•    Plataforma digitaletan oinarritutako negozio-eredu berriak ezagutzea eta ulertzea, eta haiek egungo eta etorkizuneko lehiakide direla ulertzea 
•    Teknologiak erabiliz sortzen diren aukeren inguruan hausnartzea
•    Egungo teknologia disruptiboak ezagutzea 

 

Nori zuzendua

HETEL bakarrik zuzenduta


Programa

•    Marketin digitalaren estrategia.
•    Buyer Persona. Kanalak
•    SEO. Web posizionamendua bilatzaileetan
•    UX Erabilgarritasuna, erabiltzaile-esperientzia webguneetan
•    Edukien estrategia sare sozialetan
•    Aginte-panelak. Monitorizazioa eta jarraipena. Etengabeko hobekuntza.
•    Bertaratutakoen webguneak berrikustea.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»