Featured image

Barnetegi Teknologiko - Marketing Automation (deialdi irekia)

Marketing Automationen espezializatutako Barnetegi Teknologikoak aukera emango dizu ikuspegi orokorra izateko eta zure enpresa edo negoziorako marketin digitalaren irtenbide automatizatua diseinatzeko beharrezko ezagutza eskuratzeko.

Marketing Automationen estrategia bat inplementatzeak zure webgunea gestore komertzial bihurtzea ahalbidetuko dizu, eta gai izango da bisitariak erosle bihurtzeko, asteko 7 egunetan, eguneko 24 orduetan.

Norentzat

Norentzat da Barnetegi Teknologiko hau?

  • Ikastaro hau marketinaren automatizazioak nola funtzionatzen duen ikasi nahi duten pertsonentzat da egokia
  • Ikastaro hau salmenta inbutu bat ezartzen ikasi nahi duten pertsonentzat da egokia
  • Ikastaro hau beren baliabideak hobeto kudeatu eta eduki digitalen bidez salmenta prozesuak modu automatizatuan optimizatu, eta hala, bezeroarekiko harremanak hobetu nahi dituzten pertsonentzat da egokia

Programa

  • Automatizazio estrategia dagokion testuinguruan jartzeko oinarrizko eta beharrezko kontzeptuak
  • Customer journey map
  • Marketing Automationen elementuak
  • Datu baseak/bezeroak kudeatzea eta segmentatzea
  • Automatizatzeko edukiak
  • Marketing Automationen plan bat diseinatzea eta sortzea
  • Tresnak (Mailchimp, Mautic, Hubspot, etab.)
  • Kasu praktikoak: Marketing Automationen kanpaina bat diseinatzea eta abiaraztea

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»