Featured image

Argazki profesionalak zure mugikorrarekin Instagramerako (online)

Lortu irudi zaindu eta profesionala sare sozialetarako, salmentak handitzeko. Instagramek zure irudia islatzen du, eta zure produktu edo zerbitzua saldu ahal izateko zure argazkiak kalitatezkoak izatea behar duzu. Gure smartphoneak eskaintzen dizkigun aukera guztiak ezagutzeak, argazkigintza ulertzeko eta sare sozial honetan nola erabiltzen den ulertzeko oinarrizko trikimailu batzuekin batera, gure helburuak erraz eta modu dibertigarrian lortzeko lan hau erraztuko digu.

Tailer teoriko-praktiko honen bidez, zure mugikorrari ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasiko duzu, zure jarraitzaileengan eragina izango duen eta zure salmentak handituko dituen kalitatezko marka-irudia lortzeko. Hutsetik ikasiko duzu, argazkigintzari, konposizioari eta argiari buruzko jarraibide orokor batzuekin, eta adibide erabilgarrien bidez.

Horrez gain, Instagrameko argitalpenak programatzen ematen duzun denbora optimizatzeko aplikazioak eta edizio-tresnak erabiltzen ikasiko duzu, bai eta zure Instagrameko hormaren irudia hobetzen ere, deigarriagoa eta marka-identitatearekin koherentea izan dadin.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.
 

 

Nori zuzendua

Autonomoak, dendak, elkarteak, ekintzaileak edo Instagramen kontu profesionala duten pertsonak eta beren argitalpenetako argazkien kalitatea hobetu nahi dutenak.

 

Baldintzak

Instagrameko kontu bat izan behar da, eta smartphone bat (Android edo IOS). 

 

Programa

Hiru saio indibidualek osatzen dute tailer hau. Saio indibidual bakoitzak 2 ordu eta erdi iraungo du. Online prestakuntza honetako saio bakoitzaren edukia honela egituratzen da:

1. saioa

  • Argazkigintzako oinarrizko kontzeptu batzuk. Argia eta konposizioa ulertzea
  • Ideia sortzaileak eta IGko erreferentziako kontuak
  • Marka-irudia sortzeko estrategia
  • Argazkiak ateratzeko oinarrizko materialak

2. saioa

  • Moodboard-ak
  • Zure Smartphonea ulertzea
  • Objektuei argi naturalarekin eta barruan argazkiak ateratzea (Bideotutorial praktikoak)
  • Beste argazki-eszena batzuk
  • Snapseed-ekin argazkiak editatzea

3. saioa

  • Proiektu pertsonalak aztertzea
  • Argazkiak Instagramera igotzea: Canva, Hootsuite
  • IG Stories: Mojo eta Unfold

 

Hizlaria

Patricia Llamazares Rodríguez, Menda Lerenda Comunicación-ekoa. EHUn lizentziatutako kazetaria da, IMVALeko argazkigintza-diploma du eta salmentan eta diseinuan esperientzia eta prestakuntza zabalak ditu. Marketin digitaleko eta audiobisualeko aholkularia da, eta bazkide sortzaile gisa egiten du lan Menda Lerenda S. Coop. komunikazio-agentzian. Horrez gain, freelance argazkilaria da 2013tik Patricia Llamazares Fotografia enpresarentzat.

 

Anteriores ediciones »»