Featured image

Adimen Artifiziala Marketinean: ez zaitez atzean geratu

Nola eraldatuko du Adimen Artifizialak publizitatearen, marketinaren eta komunikazioaren sektorea? Nola eraldatuko dira sektoreko lanpostuak? Nola prestatu beharko nintzateke datorrenerako?

Ez dakigu Adimen Artifiziala nola eta zer erritmotara joango den komunikazio eta marketin sektorea eraldatuz, baina erritmoak bizkortu egin direla TxatGPTen agerpenarekin, egitate bat da.

Tik Tok-ek 5-6 urte behar izan bazituen mundu mailako 100 milioi erabiltzaileetara hurbiltzeko, Chat GPTk aste gutxi batzuetan lortu ditu. Aplikazio batekin inoiz ikusi ez den gertaera historikoa da.

Eta duela 2 hilabete marketin profesional gutxi batzuk besterik ez baziren beren egunerokoan AAk eduki zitzakeen erabileretan interesatuta, gaur da profesional asko eraldaketa handi bat iristen ari dela konturatzen ari diren eguna.

Komunikazio, publizitate edo marketin sektoreko profesionala bazara eta sektore honetako Adimen Artifizialaren egungo egoerara hurbildu nahi baduzu, jardunaldi honetan izena ematera animatzen zaitugu.
 

Dibulgazio jardunaldi honetan AAk marketinean dituen erronka eta aukerei buruzko gure ikuspegia azalduko dugu. Zure jardueran egon daitezkeen erabilera aplikazioak identifikatzen lagunduko dizugu eta gaur egun eskuragarri dauden tresna batzuk erabiltzean dugun esperientzia kontatuko dizugu. Abiapuntu honek enpresek emaitzak hobetzeko nola erabil dezaketen ulertzen lagunduko dizu.

Eztabaida bat irekiko dugu eta orain argi eta itzalak ikusten diren baina pixkanaka argitzen joango den bide bat ibiltzen lagunduko dugu, gure ustez, AAko gurdira igotzen diren negozioen eta ez daudenen arteko diferentzia markatuko duena.

Egitaraua:

  • Adimen artifizialerako eta haren aplikazioetarako sarrera
  • Marketin digitalean egon daitezkeen erabilera kasuak
  • Atsedena - Kafea
  • AA Analitika, SEO, Edukiak, Kodea, Benchmarkinga, etab.
  • Ingurune eta tresna erabilgarriak, kasu praktikoak
  • Galderak eta itxiera

 

banner

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»