Featured image

Makina mailako Adimen Artifiziala (AI at the edge)

Adimen artifiziala edo makinek ikasteko eta arazoak modu autonomoan konpontzeko duten gaitasuna, hain zuzen ere, gizarte- eta ekonomia-jarduera eraldatzeko ahalmen handiena duen teknologietako bat dugu. Makinen eraldaketa digital horretan hartzen du garrantzi handiena Adimen Artifizialeko algoritmoen erabilerak, makinek erabakiak hartzeko balio baitu (AI at the edge).

Machine Learning algoritmoen bidez, “AI at the edge” delakoak hardware-gailu batek tokian sortutako datuak prozesatzen ditu. Datu horiek prozesatzeko eta erabakiak denbora errealean hartu ahal izateko, gailuak ez du Internetera konektatuta egon beharrik; ondorioz, nabarmen murrizten dira ereduak hodeian komunikatzeko kostuak. 

Beraz, adimen artifiziala makinen eta ekoizpen-prozesuen optimizazioari aplikatzeko hurbilketa baten aurrean gaude. Azken batean, prozesuei buruz eskuragarri dagoen informazioa erabiltzean datza, izan ere, datuak eta horien prozesamendua erabiltzailearekiko interakziorako punturik hurbilenera eramaten baititu, dela ordenagailu batera, dela IoT gailu batera edo zerbitzari batera.

Ekoizpena eta kalitatea optimizatzeko beharrari erantzunez, baita hasiera batean kualifikatu gabeko eskulanari ere, eredu horren ezarpena lorgarria eta erabilgarria da gure inguruko enpresa askotan. 
 


Programa

  • Zer da Adimen Artifiziala Oinarrizko sarrera.
  • Makina mailako aplikazioak.
  • Xehetasun batzuk
  • Konponbidea ezartzeko prozesua
  • Liburutegi estandarrak
  • Demo adibidearen demostrazioa


Nori zuzenduta dago

Makinetan Adimen Artifiziala aplikatzeko interesa duten gerenteak, ekoizpen-zuzendariak, kalitate-arduradunak eta teknikariak.


Hizlaria

Marcos Larralde, Vitoria-Gasteiz, Elektronikako ingeniari industriala eta Industria Antolakuntzako ingeniaria. 25 urteko esperientzia industria automatizazioa.